Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 20a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk izanagatik, giroa argia eta atsegina izango da.

Arratsaldean hodeitza trinkotuko da eta euri tantaren bat eroriko da. Hala ere, oso gutxi botako du eta orokorrean giroa lasaia izango da. Haizeak hegotik zakar joko du eta tenperatura balio altuenak 12-14 graduan errendituko dira.

Kaskartzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin giro nahiko lasaia izango dugu. Erdi eta goi-mailako hodei asko agertuko da, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Arratsaldean haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egin, hodeitza trinkotu eta euritara joko du, tarteka zaparrada batzuk izango ditugularik. Termometroek gora egin eta balio altuenak 14-16 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!