Giro eguzkitsua eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 19a

Goizeko behe-lainoa altxa ostean, zeru urdina geratuko zaigu eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da egun osoz.

Arratsaldean goi-hodei batzuk agertuko dira, baina batere trabarik egin gabe. Haizeak hegotik joko du, egunaren bigarren zatian zakar eta tenperatura balio altuenak 13-15 gradu bitartean errendituko dira.

Giro lasaia izango dugu gaur. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk izanagatik, giroa argia eta atsegina izango da. Arratsaldean hodeitza trinkotuko da eta euri tantaren bat eroriko da. Hala ere, oso gutxi botako du eta orokorrean giroa lasaia izango da. Haizeak hegotik zakar joko du eta tenperatura balio altuenak 12-14 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!