Giro lasaia eta atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 16a

Hego-mendebaldeko haizea bueltan, eta horrekin zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, urdin-guneak zabalagoak izango direlarik eguneko erdiko orduetan.

Arratsalde erditik aurrera hodeiak ugaritzen joango dira, egun amaieran zeru nahiko estalia geratuko da. Hala ere, ez da euririk espero. Tenperatura antzeko balioetan mugituko da, balio altuenak 9-11 gradu bitartean errendituz.

Giro kaskarragoa izango dugu bihar. Zeruan hodeitza handia izango da eta hodei hauek euri pixka bat ere utziko dute. Zaparradak ahulak izango dira eta gehienbat egunaren bigarren zatian botako ditu. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, altuenak 9-11 graduan errendituz. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!