Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 15a

Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta euri zaparrada batzuk izango ditugu.

Arratsaldean zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, baina ez du erabat atertzerik lortuko. Haizeak ipar-mendebaldetik tarteka bizi joko du eta tenperatura balio altuenak 9-11 gradu bitartean errendituko dira.

Giro lasaia eta atsegina izango dugu bihar. Hego-mendebaldeko haizea bueltan, eta horrekin zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, urdin-guneak zabalagoak izango direlarik eguneko erdiko orduetan. Arratsalde erditik aurrera hodeiak ugaritzen joango dira, egun amaieran zeru nahiko estalia geratuko da. Hala ere, ez da euririk espero. Tenperatura antzeko balioetan mugituko da, balio altuenak 9-11 gradu bitartean errendituz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!