Hodeitza trinkotuko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 14a

Antzeko ildoa izango du eguraldiak. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giro argi eta atsegina izango dugu.

Arratsaldean zehar hodeitza trinkotuko egingo da eta azken orduetan euri pixka bat egingo du, zaparrada ahul modura. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldeko ukitua izango du eta tenperatura balio altuenak 9-11 gradu bitartean errendituko dira.

Bihar giro kaskarra izango dugu. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta euri zaparrada batzuk izango ditugu. Arratsaldean zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, egun amaieran nahiko giro lasaia izango delarik. Haizeak ipar-mendebaldetik tarteka bizi joko du eta tenperatura balio altuenak 9-11 gradu bitartean errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!