Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 13a

Zeruan hodeiak nagusituko dira, batez ere, goizean eta euri zaparradaren bat izango da.

Arratsaldean giro ateria izango dugu eta ostarte batzuk zabalduko dira. Haizeak mendebaldeko ukitua izango du eta tenperatura zertxobait igoko da, balio altuenak 8-10 graduan geratuz.

Antzeko ildoa izango du eguraldiak bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giro argi eta atsegina izango dugu. Arratsaldean zehar hodeitza trinkotuko egingo da eta azken orduetan euri pixka bat egingo du, zaparrada ahul modura. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldeko ukitua izango du eta tenperatura balio altuenak 9-11 gradu bitartean errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!