Giro motel samarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 12a

Egun osoz zeruan hodeiak nagusituko dira eta orokorrean zerua estali samar agertuko zaigu.

Puntualki euri tantaren bat botako du, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldeko norabidea izango du eta tenperatura balio altuenak  7-8 graduan errendituko dira.

Bihar antzeko giroarekin jarraituko dugu. Zeruan hodeiak nagusituko dira, batez ere, goizean eta euri zaparradaren bat izango da. Arratsaldean giro ateria izango dugu eta ostarte batzuk zabalduko dira. Haizeak mendebaldeko ukitua izango du eta tenperatura zertxobait igoko da, balio altuenak 8-10 graduan geratuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!