Negu giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 10a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte giro estalia izango dugu eta oraindik elur pixka bat ere izango dugu.

Prezipitazio ahula izango denez, elur zentimetro gutxi pilatuko da. Arratsaldean atertu eta giro lasaia geratuko zaigu. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 3-4 gradutik pasako.

Giro lasaia izango dugu astea hasteko. Goizean hodeitza handi xamarra izango da, baina ez da prezipitaziorik espero. Arratsaldean ostartetxo batzuk zabalduko dira eta giroa argixeagoa izango da. Ipar-haizearen eraginpeak jarraituko dugu eta tenperaturak oso hotza izaten jarraituko du, balio altuenak 4-5 graduan errendituz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!