Negu beteko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 9a

Goizean zerua oso hodeitsu agertuko da, baina giroa lasaia izango da. Eguerditik aurrera ordea, barnealdetik hodeitza trinkoagoa sartu eta prezipitazioa iritsiko zaigu.

Egiten duen guztia elurretan botako du, nahiz eta, ez den espero zentimetro asko pilatzerik. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 3-4 gradutik pasako.


Negu giroarekin jarraituko dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte giro estalia izango dugu eta oraindik elur pixka bat ere izango dugu. Prezipitazio ahula izango denez, elur zentimetro gutxi pilatuko da. Arratsaldean atertu eta giro lasaia geratuko zaigu. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 3-4 gradutik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!