Hotza protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urtarrilaren 8a

Giro lasaia izango dugu gaur, baina oso hotza.

Zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, hodeitza trinkoagoa izango delarik arratsaldean. Hala ere, ez da euririk espero. Haizeak ipar-ekialdetik bizi joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 4-5 gradutik pasako, ordu gehienetan hortik behera kokatuz.

Bihar berriz ere negu beteko giroa izango dugu. Goizean zerua oso hodeitsu agertuko da baina giroa lasaia izango da. Eguerditik aurrera ordea, barnealdetik hodeitza trinkoagoa sartu eta prezipitazioa iritsiko zaigu. Egiten duen guztia elurretan botako du, nahiz eta, ez den espero zentimetro asko pilatzerik. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 3-4 gradutik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!