Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 29a

Egun osoan zehar itsasotik hodei ilunak sartzen joango dira eta hodei hauek euria utziko digute.

Zaparrada tartekatuak emango dira, ugariagoak goizaldean eta arratsalde erditik aurrera. Tarteka ekaitzak jo dezake. Haizeak mendebaldetik joko du, tarteka bizi eta eta tenperatura ez da 6-8 gradutik pasako. Elur-maila 500-600 metrotan kokatuko da.

Giro kaskararrekin jarraituko dugu bihar. Zaparrada ugarienak egunaren lehen zatian izango dira, non tarteka ekaitzak jo dezakeen eta zaparrada gogorren bat edo beste utzi. Arratsaldean zaparrada tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira. Haizeak egunaren gehienean mendebaldetik bizi joko du; azken orduetan hego-mendebaldera egin eta ahuldu egingo delarik. Tenperatura balio altuenak ez dira 7-9 gradutik pasako. Elur-maila goizean 700-800 metrotan kokatuko da eta arratsaldean berriz 1.000 metrotan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!