Giro kaxkarra izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 24a

Egun guztian zehar zeruan hodeiak nagusituko dira eta euria ere izango dugu.

Goizean oso gutxi izango da, baina eguerditik aurrera fronte bat sartu eta euritara nabarmenago joko du, non tarteka mardul botako duen. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 9-10 gradutik pasako. Elur-maila 1.000 metrotan kokatuko da orokorrean, baina ilunabar-gau partean 700-800 metrotara jaitsiko da.

Bihar giro hotza izango da nagusi. Ipar/ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta horrek hotz handia ekarriko du. Tenperatura balio altuenak ez dira 6-7 gradutik pasako. Hodeitza trinkoa izango da eta tarteka euri pixka bat egingo du, aukera handiagoz goizean. Botatzen duena, 500-600 metrotik gora elurretan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!