Aldaketa berriro ere

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 23a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei asko egon arren, giroa lasaia izango da.

Gainera hego-mendebaldeko haizearekin tenperatura oso atseginak izango da, 16-18 graduan errendituz. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egin, zerua erabat estali eta euritara joko du ilunabarretik aurrera, tarteka zaparrada batzuk izango direlarik.

Giro kaskarra izango dugu. Egun guztian zehar zeruan hodeiak nagusituko dira eta euria ere izango dugu. Goizean oso gutxi izango da, baina eguerditik aurrera fronte bat sartu eta euritara nabarmenago joko du, non tarteka mardul botako duen. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 11-12 gradutik pasako. Elur-maila 1.000 metrotan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!