Eguraldi lasaia, bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 20a

Goizean zeruan ostarte zabalak izango ditugu.

Eguerditik aurrera erdi eta goi-mailako hodeiak ugaritzen joango dira, baina ez dute bestelako ondoriorik izango eta eguraldi argi eta lasaiarekin jarraituko dugu. Haizeak hegotik joko du, egunaren bigarren zatian bizi samar eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 13-15 gradu bitartean joaz goia.

Astea euriarekin hasiko dugu. Egunaren lehen zatian euri zaparrada batzuk izango dira. Eguerditik aurrera atertu eta ostarte batzuk zabalduko dira, arratsaldea giro lasaiarekin izango garelarik. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean hego-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko dira, 13-15 gradu bitartean joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!