Giro goibela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 19a

Fronte baten bisita izango dugu eta fronte horrek hodeitza handia eta euria ekarriko dizkigu.

Euria ia egun osoz izango da, nahiz eta, mardulen eta gehien lehen zatian botako duen. Egun amaieran atertu eta ostartetxo batzuk zabalduko dira. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, ahul eta tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira, 12-13 graduan joaz goia.

Bihar eguraldi lasaia bueltan izango da. Goizean zeruan ostarte zabalak izango ditugu. Eguerditik aurrera erdi eta goi-mailako hodeiak ugaritzen joango dira, baina ez dute bestelako ondoriorik izango eta eguraldi argi eta lasaiarekin jarrai-tuko dugu. Haizeak hegotik joko du, egunaren bigarren zatian bizi samar eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 13-15 gradu bitartean joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!