Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 18a

Egunaren gehienean zeruan urdina nagusituko zaigu, soilik goi-hodeixka batzuk izango ditugularik.

Egunaren amaieran goi-hodeiak ugarituko dira, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko. Haizeak hegotik joko du, arratsaldean zakar eta tenperatura zertxobait igoko da, balio altuenak 14-16 graduan errendituz.

Bihar berriz, giro goibela izango dugu. Fronte baten bisita izango dugu eta fronte horrek hodeitza handia eta euria ekarriko dizkigu. Euria ia egun osoz izango da, nahiz eta,mardulen eta gehien lehen zatian botako duen. Egun amaieran atertu eta ostartetxo batzuk zabalduko dira. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, ahul eta tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira, 12-13 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!