Eguraldi atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 17a

Goizaldean hodeitza trinkoagoa izango da, baina ez du euririk egingo eta giro lasaia izango dugu.

Eguraldi atsegina izango dugu. Arratsaldean hodeitza saretu eta giro eguzkitsua izango dugu. Haizeak hegotik joko du eta tenperatura maximoak 13-15 gradu bitartean errendituko dira.

Giro ederra izango dugu bihar. Egunaren gehienean zeruan urdina nagusituko zaigu, soilik goi-hodeixka batzuk izango ditugularik. Egunaren amaieran goi-hodeiak ugarituko dira, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko. Haizeak hegotik joko du, arratsaldean zakar eta tenperaturak zertxobait igoko dira, maximoak 14-16 graduan errendituz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!