Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 16a

Zerua zikinago agertuko zaigu, baina giroak lasaia izaten jarraituko du.

Erdi eta goi-mailako hodei dezente agertuko da zeruan goizean goizetik. Hala ere, ez dute bestelako ondoriorik izango. Arratsaldean hodeitza trinkotzen joango da, azken orduetan zerua estalirik geratuko delarik eta euri pixka bat egingo duelarik. Haizeak hegotik joko du eta tenperatura maximoak 13-15 gradu bitartean joko dute goia.

Bihar eguraldi atsegina izango dugu. Goizaldean hodeitza trinkoagoa izango da, baina ez du euririk egingo eta giro lasaia izango dugu. Arratsaldean hodeitza saretu eta giro eguzkitsua izango dugu. Haizeak hegotik joko du eta tenperatura maximoak 13-15 gradu bitartean errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!