Giro euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 11

Euria izango da nagusi berriz ere. Goizean mardul eta ia etengabe botako du, litro asko pilatuko direlarik.

Arratsaldean euria tartekatuagoa izango da, baina oraindik ere bustitik jarraituko du. Haizeak gehienean ipar-mendebaldetik joko du, nahiz eta, azken orduetan hego-mendebaldera egingo duen. Tenperatura igo egingo da eta balio altuenak 14-15 graduan kokatuko dira.

Bihar giro kaskarrarekin emango dugu eguna. Egun osoz zerua oso hodeitsu agertuko da eta hodei hauek euria utziko digute. Euri gehiena egunaren lehen zatian botako du, non tarteka zaparrada mardulak botako dituen. Arratsaldean pixkanaka zaparradak urritzen joango dira, egun amaierarako ia erabat ateri geratuko delarik. Haizeak ipar-mendebaletik joko du ia egun osooz, azken orduetan hego-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperaturak behera egingo du eta balio altuenak ez dira 12-13 gradutik pasako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!