Goizean euria mardul eta ia etengabe botako du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 10a

Euri kontuekin jarraituko dugu. Goizean euria mardul eta ia etengabe botako du. Aldiz arratsaldean aterruneak luzeagoak izango dira eta egun amaieran jada euria oso urria izango da.

Goizean haizeak ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean hego-mendebaldera aldatuko delarik. Tenperatura igo egingo da, balio altuenak 10-12 graduan errendituko direlarik.

Giro euritsuarekin jarraituko dugu bihar. Goizean euria mardul eta ia etengabe egingo du, litro asko pilatuko direlarik. Arratsaldean euria tartekatuagoa izango da, baina oraindik ere bustitik jarraituko du. Haizeak gehienean ipar-mendebaldetik joko du, nahiz eta, azken orduetan hego-mendebaldera egingo duen. Tenperatura igo egingo da eta balio altuenak 13-14 graduan kokatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!