Giro kaskarrarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 6a

Egun osoz zerua estalirik mantenduko da eta euria egingo du.

Euri zaparradak egun osoz emango dira eta tarteka mardul botako du, puntualki ekaitzak jotzea baztertu gabe. Haizeak mendebaldetik zakar jotzen jarraituko du eta balio altuenak koskatxo bat igoko dira, 6-8 gradu bitartera arte. Elur-mailak zertxobait gora egingo du, 900-1.000 metrotan kokatuz.

Giro euritsuarekin jarraituko dugu astelehenean. Zeru hodeitsua nagusituko da egun osoz eta tarteka euri zaparrada batzuk izango dira. Haizea hori bai, aldatu eta ahuldu egingo da eta tenperatura maximoak zertxobait igoko dira, 7-9 graduan joaz goia. Elur-mailak gora egingo du eta 1.100 metrotan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!