Negu giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 5a

Negu giroa izango dugu gaur, berriz ere. Goizean zerua oso estalirik agertuko da eta tarteka euri zaparradaren bat izango da. Hala ere, gutxi botako du.

Arratsaldean zaparradak ugaritu egingo dira, non tarteka mardul botako duen, ekaitzak jo eta kazkabar txikia botatzea baztertu gabe. Goizaldean elurra 400-500 metrotan agertuko da. Arratsaldean maila igo eta 700-800 metrotik gora botatzen duena izango da elurretan. Haizeak mendebaldetik zakar joko du eta tenperaturak hotzetik jarraituko du, balio altuenak 5-7 graduan.
 

Giro kaskarrarekin jarraituko dugu gaur. Egun osoz zerua estalirik mantenduko da eta euria izango da. Euri zaparradak egun osoz emango dira eta tarteka mardul egingo du, puntualki ekaitzak jotzea baztertu gabe. Haizeak mendebaldetik zakar jotzen jarraituko du eta balio altuenak koskatxo bat igoko dira, (6-8 gradu). Elur-mailak zertxobait gora egingo du, 900-1.000 metrotan kokatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!