Negu bete-beteko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 4a

Fronte bat sartuko da gauean eta euria mardul eta nahiko sarri izango da. Ondoren goizean eta eguerdian lasaialdi bat izango da.

Arratsaldean zaparradak tartekatuagoak izango dira baina oraindik tarteka mardul botako du, ekaitzak jo eta kazkabar txikia botatzea baztertu gabe. Haizea mendebaldetik zakar ibiliko da eta tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira, eguneko erdiko orduetan 5-7 graduan joaz goia. Elur-maila goizean 700-800 metrotan egongo da, arratsaldean 500 metrotara jaitsiko da.

Bihar ere negu giroa nagusituko da. Goizean zerua oso estalirik agertuko da eta tarteka euri zaparradaren bat izango da. Hala ere, gutxi botako du. Arratsaldean zaparradak ugaritu egingo dira, non tarteka mardul botako duen, ekaitzak jo eta kazkabar txikia botatzea baztertu gabe. Goizaldean elurra 400-500 metrotan agertuko da. Arratsaldean maila igo eta 700-800 metrotik gora botatzen duena izango da elurretan. Haizeak mendebaldetik zakar joko du eta tenperaturak hotzetik jarraituko du, balio altuenak 5-7 graduan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!