Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 3a

Giro lasaiagoa izango dugu gaur. Zerua orokorrean oso estalirik agertuko da egun osoz, nahiz eta, tarteka ostartetxoren bat zabalduko den.

Euri zaparradaren bat sartu daitekeen arren, orokorrean giro ateria izango da egun osoz. Haizeak mendebaldetik joko du eta tenperatura zertxobait igoko da, balio altuenak 10-11 graduan errendituz.

Bihar berriz negu bete-beteko giroa izango dugu. Fronte bat sartuko zaigu goizaldean eta goizean euria mardul eta nahiko sarri izango dugu. Arratsaldean zaparradak tartekatuagoak izango dira baina oraindik tarteka mardul botako du, ekaitzak jo eta kazkabar txikia botatzea baztertu gabe. Haizea mendebaldetik zakar ibiliko da eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, eguneko erdiko orduetan 5-7 graduan joaz goia. Elur-maila goizean 800 metrotan egongo da, arratsaldean 400-500 metrotara jaitsiko delarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!