Egun osoz zerua estalirik egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 2a

Giro kaskarra izango dugu gaurkoan. Egun osoz zerua estalirik agertuko da eta euria ere izango dugu.

Euri gehien goizean eta eguneko erdiko orduetan botako du, non tarteka zaparrada mardulen bat edo beste izango den. Azken orduetan atertzeko joera hartuko du. Haizeak iparraldetik bizi joko du eta termometroak ez dira 8-9 gradutik pasako. Elur-maila 800-900 metrotan kokatuko da.

Bihar giro lasaiagoa izango dugu. Zerua orokorrean oso estalirik agertuko da egun osoz, nahiz eta, tarteka ostartetxoren bat zabalduko den. Euri zaparradaren bat sartu daitekeen arren, orokorrean giro ateria izango da egun osoz. Haizeak mendebaldetik joko du eta tenperatura zertxobait igoko da, balio altuenak 10-11 graduan errendituz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!