Kaskartzera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko abenduaren 1a

Kaskartzera egingo du eguraldiak. Goizean hodeiak eta ostarteak eta giro lasaia izango ditugu.

Eguerditik aurrera ordea, hodeitza trinkotu egingo da eta azken orduetan euri zaparrada batzuk izango ditugu. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura ez da 11-12 gradutik pasako.

Giro kaskarra izango dugu bihar. Egun osoz zerua estalirik agertuko da eta euria ere izango dugu. Euri gehien goizean eta eguneko erdiko orduetan botako du, non tarteka zaparrada mardulen bat edo beste izango den. Azken orduetan atertzeko joera hartuko du. Haizeak iparraldetik bizi joko du eta termometroak ez dira 9-10 gradutik pasako. Elur-maila 1.100 metrotan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!