Giro argia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 29a

Antzeko joera izango du eguraldiak. Hodeitza aldakorra izango da egun osoan zehar.

Erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina orokorrean giroa argia izango da eta ez dute bestelako ondoriorik izango hodei hauek. Haizeak hego-ekialdetik jotzen jarraituko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, balio altuenak 16-18 graduan errendituz.

Hodeitza trinkoagoa izango da bihar. Haizeak ipar/ipar-mendebaldeko ukitua hartuko du eta horrekin zerua estaliago agertuko zaigu. Hala ere, apenas egingo duen euririk eta giroak lasaia izaten jarraituko du. Tenperaturak hori bai, behera egingo du eta balio altuenak ez dira 14-16 gradutik pasako.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!