Giro ederra izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 28a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei dezente ikusiko dugu zeruan, baina hauek ez dute bestelako ondoriorik ekarriko.

Arratsaldean gainera hodeitza saretu eta ostarte ederrak izango ditugu. Haizeak ekialde, hego-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak 16-18 graduan errendituko dira.

Bihar antzeko joera izango du eguraldiak. Hodeitza aldakorra izango da egun osoan zehar. Erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina orokorrean giroa argia izango da eta ez dute bestelako ondoriorik izango hodei hauek. Haizeak hego-ekialdetik jotzen jarraituko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, balio altuenak 16-18 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!