Aldaketarik ez

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 27a

Goizean eta azken orduetan erdi eta goi-mailako hodei asko ikusiko dugu zeruan.

Hala ere, hodei hauek ez dute euririk ekarriko. Eguneko erdiko orduetan ostarteak irekiko dira eta giro argiaz gozatu ahalko da. Haizeak hego-ekialdetik joko du, goizean bizi eta tenperaturak 17-18 graduan joko du goia.

Bihar giro ederra izango dugu berri erez. Goizean erdi eta goi-mailako hodei dezente ikusiko dugu zeruan, baina hauek ez dute bestelako ondoriorik ekarriko. Arratsaldean gainera hodeitza saretu eta ostarte ederrak izango ditugu. Haizeak ekialde, hego-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak 16-18 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!