Giro lasaiarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 26a

Hodeitza handiagoa izango da aurreko egunekin alderatuta. Erdi eta goi-mailako hodei dezente ikusiko da zeruan. Hala ere, ez dute bestelako ondoriorik ekarriko, ateri eutsiko dio eta giroa lasaia izango da.

Hego/hego-ekialdeko haizea goizean zakar ibiliko da, aldiz arratsaldean indarra galduko du eta tenperatura igo egingo da, balio altuenak 17-18 graduan errendituz.

Bihar ez da aldaketarik izango eguraldian. Goizean eta azken orduetan erdi eta goi-mailako hodei asko ikusiko dugu zeruan. Hala ere, hodei hauek ez dute euririk ekarriko. Eguneko erdiko orduetan ostarteak irekiko dira eta giro argiaz gozatu ahalko da. Haizeak hego-ekialdetik joko du, goizean bizi eta tenperaturak 17-18 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!