Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 24a

Giro lasaiarekin jarraituko dugu. Aurreko egunekin alderatuta erdi eta goi-mailako hodei gehiago ikusiko dugu zeruan.

Hala ere, hodei hauek ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta giroa lasaia izango da. Hego/hego-ekialdeko haizea izango dugu eta termometroak ez dira 14-15 gradutik pasako.

Bihar giro atsegina izango dugu berriz ere. Zeruan erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta giroak lasaia izaten jarraituko du. Haizeak hego-ukitua izaten jarraituko du eta tenperatura antzeko balioetan kokatuko da, balio altuenak 14-15 graduan errendituz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!