Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 22a

Goiza berriz ere oso hotza izango da, baina ondoren egun osoan zehar zeru urdina nagusituko zaigu, giro argi eta eguzkitsuaz gozatu ahalko dugularik.

Haizeak hego ukitutxo bat hartuko du eta tenperatura balio altuenek pare bat gradu gora egingo dute, 15-16 gradutan joaz goia.

Bihar giro lasaiarekin jarraituko dugu. Goiza berriz ere hotza izango da, baina ondoren giroa eguzkitsua izango da beste behin. Hego ukituko haizearekin jarraituko dugu eta tenperatura maximoak 15-16 graduan errendituko dira eguneko erdiko orduetan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!