Eguraldi atsegina baina freskoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 21a

Goiz oso hotz baten ostean, egunean zehar zeruan urdina nagusituko da eta eguzkiaz eta giro argiaz gozatzeko aukera izango dugu.

Haizeak ekialdetik, ahul joko du eta tenperatura balio altuenak zertxobait igoko diren arren, giro freskoarekin jarraituko dugu, non balio altuenak ez diren 13-14 gradutik pasako.

Antzeko giroarekin jarraituko dugu. Goiza berriz ere oso hotza izango da, baina ondoren egun osoan zehar zeru urdina nagusituko zaigu, giro argi eta eguzkitsuaz gozatu ahalko dugularik. Haizeak hego ukitutxo bat hartuko du eta tenperatura balio altuenek pare bat gradu gora egingo dute, 15-16 gradutan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!