Hobetzera egingo du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 20a

Goizean oraindik hodei asko ikusiko dugu zeruan eta zer edo zer bustiko du.

Eguerditik aurrera erabat atertu eta ostarte batzuk irekiko dira. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturak behera egingo du eta balio altuenak ez dira 11-13 gradutik pasako.

Eguraldi atsegina baina freskoa. Goiz oso hotz baten ostean, egunean zehar zeruan urdina nagusituko da eta eguzkiaz eta giro argiaz gozatzeko aukera izango dugu. Haizeak ekialdetik, ahul joko du eta tenperatura balio altuenak zertxobait igoko diren arren, giro freskoarekin jarraituko dugu, non balio altuenak ez diren 13-14 gradutik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!