Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 19a

Fronte batek hodeitza handia utziko digu lehen orduetatik.

Giro kaskarra izango dugu gaur. Goizean euri zaparrada batzuk izango dira, non tarteka mardul xamar botako duen. Eguerditik aurrera askoz euri gutxiago izango da eta gainera ostartetxo batzuk ere zabalduko dira. Haizeak iparraldetik bizi joko du eta tenperatura maximoak nabarmen egingo du behera, 13-14 graduan joko duelarik goia.

Bihar hobetzera egingo du eguraldiak. Goizean oraindik hodei asko ikusiko dugu zeruan eta zer edo zer bustiko du. Eguerditik aurrera erabat atertu eta ostarte batzuk irekiko dira. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturak behera egingo du eta ez da 11-13 gradutik pasako.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!