Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 18a

Giro ederra izango dugu. Goizetik hasi eta arratsaldearen erdialdera arte giro eguzkitsua izango da, urdina nagusituko delarik.

Arratsalde erditik aurrera goi-hodeiak ugaritzen joango dira mendebaldetik, zerua estali samarrik utziko dutelarik. Egunaren azken orduak arte hego-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da. Azken orduetan ipar-mendebaldera aldatuko da. Termometroek gora egin eta maximoak 20-21 graduan joko dute goia.

Giro kaskarra izango dugu bueltan. Fronte batek hodeitza handia utziko digu lehen orduetatik. Goizean euri zaparrada batzuk izango dira, non tarteka mardul xamar botako duen. Eguerditik aurrera askoz euri gutxiago izango da eta gainera ostartetxo batzuk ere zabalduko dira. Haizeak iparraldetik bizi joko du eta tenperatura maximoak nabarmen behera egingo du, 13-14 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!