Eguzkitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 17a

Giro eguzkitsua izango dugu gaur. Hego-haizea bueltan izango da.

Hego-haizea bueltan izango da eta horrekin, batetik eguraldia eguzkitsua izango da, nahiz eta goi-hodei batzuk agertu, eta bestetik tenperaturak ere gora egingo du nabarmen, balio altuenak 19-20 graduan joko dutelarik goia eguneko erdiko orduetan.

Bihar giro ederra izango dugu berriz ere. Goizetik hasi eta arratsaldearen erdialdera arte giro eguzkitsua izango da, urdina nagusituko delarik. Arratsalde erditik aurrera goi-hodeiak ugaritzen joango dira mendebaldetik, zerua estali samar utziko dutelarik. Egunaren azken orduak arte hego-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da. Azken orduetan ipar-mendebaldera aldatuko da. Termometroek gora egin eta balio altuenak 20-22 graduan joko dute goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!