Euritara

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 15a

Zertxobait kaskartuko da giroa. Goizean hodeitza handi samarra izanagatik, giroa lasaia izango da eta ateri eutsiko dio. 

Eguerditik aurrera hodeitza trinkotu egingo da eta euritara joko du. Euri gutxi botako du, baina zaparradaxka modura zer edo zer bustiko du arratsalde osoan zehar. Haizeak hego-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak 18-20 graduan geratuko dira.

Bihar hobetzera egingo du eguraldiak. Goizean oraindik giroa tristea izango da. Hodei tapakia handia izango da eta euri-langar pixka bat ere egingo du. Eguerdirako atertu eta arratsaldean ostartetxo batzuk zabalduko dira. Haizeak aldakor joko du, beti ere hego-puntutxo batekin eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, balio altuenak 16-18 graduan utziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!