Giro bikainarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 14a

Zerua ia erabat urdin agertuko zaigu egun osoan zehar. Aurreko egunetan bezala, goi-hodei batzuk agertuko dira, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari.

Haizeak hego, hego-mendebaldeko ukitua izango du, arratsalde eta gau partean zakar samar ibiliko da. Tenperaturak ez du aldaketarik jasango eta balio altuenak 18-20 gradu bitartean ibiliko dira.

Igandean zertxobait kaskartuko da giroa. Goizean hodeitza handi samarra izanagatik, giroa lasaia izango da eta ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera hodeitza trinkotu egingo da eta euritara joko du. Euri gutxi botako du, baina zaparradaxka modura zer edo zer bustiko du arratsalde osoan zehar. Haizeak hego-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak 18-20 graduan geratuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!