Giro eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 13a

Goi-hodeiren bat edo beste agertuko den arren, zerua ia erabat urdin agertuko da egun osoz eta giro ederraz gozatu ahalko da.

Haizea ahul eta aldakor ibiliko da eta tenperatura balio altuenak 18-20 gradu bitartean errendituko dira.

Bihar giro bikainarekin jarraituko dugu. Zerua ia erabat urdin agertuko zaigu egun osoan zehar. Aurreko egunetan bezala, goi-hodei batzuk agertuko dira, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari. Haizeak hego, hego-mendebaldeko ukitua izango du, arratsalde eta gau partean zakar samar ibiliko da. Tenperaturak ez du aldaketarik jasango eta balio altuenak 18-20 gradu bitartean ibiliko dira.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!