Giro eguzkitsua bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 11

Egun osoz erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugun arren, hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsua izango da egun osoz.

Haizeak hegotik joko du, egunaren bigarren zatian bizi samar, eta tenperatura nabarmen igoko da, balio altuenak 18-20 graduan errendituko direlarik.

Bihar antzeko giroa izango dugu. Zeruan berriz ere erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari, eguraldia argia eta polita izango delarik. Hego-haizeak joko du, tarteka bizi eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, balio altuenak 18-20 graduan errendituko direlarik.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!