Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 10a

Goizean hodeitza trinkoa izango da eta euri-langar pixka bat ere izango dugu.

Eguerditik aurrera erabat ateri geratuko da eta ostarte batzuk ere zabalduko zaizkigu, arratsalde partean politagoa geratuko delarik. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, balio altuenak 16-17 graduan errendituko direlarik.

Bihar giro eguzkitsua izango da bueltan. Egun osoz erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugun arren, hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsua izango da egun osoz. Haizeak hegotik joko du, egunaren bigarren zatian bizi samar, eta tenperatura nabarmen igoko da, balio altuenak 21-22 graduan errendituko direlarik.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!