Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 8a

Ildo beretik jarraituko du. Berriz ere erdi eta goi-mailako hodei dezente agertuko da, batez ere, egunaren bigarren zatian.

Hala ere, hodei hauek ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta giro lasaia izango dugu egun osoz. Hego-haizeak zakar jotzen jarraituko du eta tenperaturan ez da aldaketarik izango, balio altuenak 21-22 graduan geratuz.

Astea aldaketarik gabe hasiko dugu. Zeruan erdi eta goi-mailako hodeiak nagusi izaten jarraituko dute eta, nahiz eta, egunaren bigarren zatian zer edo zer busti dezakeen, orokorrean ateri eutsiko dio eta giroa lasaia izango da. Haizeak hego-mendebaldetik zakar joko du eta tenperatura maximoak 21-22 graduan errendituko dira egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!