Hodei dezente gaurkoan ere

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 7a

Antzeko eguraldiarekin jarraituko dugu. Berriz ere zeruan erdi eta goi-mailako hodei dezente agertuko da.

Hodei hauek ugariagoak izango dira goizean eta azken orduetan eta ez da baztertzen momentu horietan euri pixka bat egitea. Hala ere, oso gutxi botako du. Eguneko erdiko orduetan ostarteak zabaldu eta giro polita izango da. Haizeak hego-ekialdetik zakar joko du eta tenperatura balio altuenak 21-22 graduan errendituko dira.

Igandean ildo beretik jarraituko dugu. Berriz ere erdi eta goi-mailako hodei dezente agertuko da, batez ere, egunaren bigarren zatian. Hala ere, hodei hauek ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta giro lasaia izango dugu egun osoz. Hego-haizeak zakar jotzen jarraituko du eta tenperaturan ez da aldaketarik izango, balio altuenak 21-22 graduan geratuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!