Antzeko jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 6a

Giro lasaiarekin jarraituko dugu gaurkoan. Erdi eta goi-mailako hodei asko agertuko da zeruan berriz ere, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta egun osoz giro ateri eta lasaia izango dugu.

Haizeak hego-ekialdetik zakar joko du eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 21-22 graduan joaz goia.

Bihar ere antzeko eguraldiarekin jarraituko dugu. Berriz ere zeruan erdi eta goi-mailako hodei dezente agertuko da. Hodei hauek ugariagoak izango dira goizean eta azken orduetan eta ez da baztertzen momentu horietan euri pixka bat egitea. Hala ere, oso gutxi botako du. Eguneko erdiko orduetan ostarteak zabaldu eta giro polita izango da. Haizeak hego-ekialdetik zakar joko du eta tenperatura balio altuenak 21-22 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!