Euri gutxiago

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 4a

Giro hotza eta kaskar samarra izango dugu gaur. Hodeitza handia izango da berriz ere, nahiz eta, ez den asteartean bezain hodeitsu egongo eta tarteka zaparrada batzuk izango ditugu arratsalde partean. Goizean ez da euririk espero. Hala ere, euri gutxi botako du. Haizeak ipar-ekialdetik bizi joko du eta termometroak beste koskatxo bat jaitsiko dira, maximoa 10-11 graduan geratuz. Botatzen duena 1.100-1.200 metrotik gora elurretan izango da.

 

Bihar lasaitzera egingo du giroak. Zeruan erdi eta goi-mailako hodei asko agertuko den arren, egun osoz ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango dugu. Haizeak ekialdetik joko ia egun osoz, gauean hego-ekialdetik finkatu eta indarra hartuko duelarik. Tenperatura igo egingo da eta maximoa 15-16 graduan errendituko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!