Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 3a

Goizean goizetik zerua estalirik izango dugu eta hodei horiek euria ere utziko digute.

Euri gehien goizean botako du, non zaparrada mardulak izango diren eta nahiko sarri. Arratsaldean aldiz ahulago eta tartekatuago botako du. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du eta termometroak ez dira 11-12 gradutik pasako.

Bihar giro hotza eta kaskar samarra izango dugu. Hodeitza handia izango da berriz ere, nahiz eta, ez den asteartean bezain hodeitsu egongo eta tarteka zaparrada batzuk izango ditugu egunean zehar. Hala ere, euri gutxi botako du. Haizeak ipar-ekialdetik bizi joko du eta termometroak beste koskatxo bat jaitsiko dira, maximoa 10-11 graduan geratuz. Botatzen duena 1.100-1.200 metrotik gora elurretan izango da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!