Aldaketekin hasiko dugu astea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 2a

Aldaketak nabarituko ditugu. Goizean goi-hodei dezente agertu arren, giro argia eta lasaia izango dugu.

Arratsaldean hodeitza trinkotzen joango da eta eguna amaitzerako zerua estalirik geratuko da, azken orduetan zaparradaren bat botatzea baztertu gabe. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperatura zertxobait jaitsiko da, maximoak 19-20 graduan errendituz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!