Zerua urdin eta giro epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 1a

Giro eder eta epelarekin jarraituko dugu. Goizeko behe-lainoa altxa ostean, berriz ere giro urdina nagusituko da goizean.

Arratsaldean, aurreko egunekin alderatuta, goi-hodei gehiago agertuko da eta zerua kolore zurixkarekin egongo da, baina hodei hauek ez dute bestelako ondoriorik izango eta giro lasaiak jarraipena izango du. Haizeak hego-mendebaldetik ahul joko du eta tenperatura balio altuenak 22-23 graduan errendituko dira.

Aldaketak nabarituko ditugu astelehenean. Goizean goi-hodei dezente agertu arren, giro argia eta lasaia izango dugu. Arratsaldean hodeitza trinkotzen joango da eta eguna amaitzerako zerua estalirik geratuko da, azken orduetan zaparradaren bat botatzea baztertu gabe. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperatura zertxobait jaitsiko da, maximoa 19-20 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!