Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 31

Antzeko giroarekin ekingo diogu asteburuari. Goizean behe-lainoa agertu arren, ez du luze iraungo eta altxa ostean giro eguzkitsua nagusituko zaigu.

Berriz ere goi-hodeixkaren bat edo beste agertuko da zeruan, baina ez dute inolako garrantzirik izango. Haizeak hego-mendebaldetik ahul joko du eta tenperatura balio altuenak nabarmen igoko dira, eguneko erdiko orduetan 22-23 graduan joaz goia.

Giro eder eta epelarekin jarraituko dugu igandean. Goizeko behe-lainoa altxa ostean, berriz ere giro urdina nagusituko da goizean. Arratsaldean, aurreko egunekin alderatuta, goi-hodei gehiago agertuko da eta zerua kolore zurixkarekin egongo da, baina hodei hauek ez dute bestelako ondoriorik izango eta giro lasaiak jarraipena izango du. Haizeak hego-mendebaldetik ahul joko du eta tenperatura balio altuenak 22-23 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!